JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (mila urte baino gehiagoan/gehiagotan / mila urtean baino gehiagoan)

Zuzenak al dira honako esaldi hauek?

  1. Mila urte baino gehiagoan, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.
  2. Mila eta gehiago urtean, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.
  3. Mila urte eta gehiagoan, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.

Hirurak zuzenak dira.

Lehenbizikoa, mila urte baino gehiagoan/gehiagotan —<X (IZENA) BAINO gehiago/gutxiago> egituraduna— molde arrunta da; eta, horrekin batera, baita ohikoagoa den beste hau ere: mila urteAN baino gehiagoan Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 420. or..

Bigarren eta hirugarren adibideek bestelako egitura dute, eta biak erabiltzen dira:

a) <X (IZENA) ETA gehiago/gutxiago>: mila urte eta gehiagoan

b) <X ETA gehiago/gutxiago (IZENA)>: mila eta gehiago urtean

Lehenaren (mila urte eta gehiagoan) moldearen pareko adibide bat aipatzen da Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 419. or. liburukian. Adibide hauxe ageri da: 200 orrialde eta gehiago ditu.

Bigarren moldearen parekoa da adibide hau: Bost mila eta gehiago azote Jaunari eman dizkiote aldizkatuz elkarrekin [EH:aldizkatu].

Horrez gain, ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: baino gehiago (mila pertsonak baino gehiagok /*mila pertsona baino gehiagok)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (eta gehiago / baino gehiago)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak

Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper