JAGONET galde-erantzunak

esapide, esamolde, erramolde, erranairu

Galdera:

Euskaltzaindiak zein hitz hobetsi du "modismo, idiotisme, idiom, Redensart..." esateko euskaraz?

Erantzuna:

Euskaltzaindiak ez du bereziki erabaki zein forma hobetsi behar den euskara batuan; izan ere, aukeran ditugu "esapide, esamolde, erramolde, erranairu..." eta abar. Jakizu, hala ere, aipatu berri ditudan aukerako lau aldaera horietatik bat bakarra ageri dela Hiztegi Batuan: hain zuzen ere, "esapide" forma. Hortaz, eta Hiztegi Batua arau-mailakoa denez, "esapide" erabiltzea gomendatzen dizut.

Data: 2001/09/28 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper