JAGONET galde-erantzunak

sentitu

Galdera:

Zuzenak al dira "sentitu" aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Estu hartuta daukatela sentitzen du.
2. Faxisten biktima sentitzen da.
3. Gazterik sentitzen naiz.

Erantzuna:

Bai, zuzenak dira "sentitu"ren erabilera horiek (bigarrenean, gaizki legoke "Faxisten biktima sentitzen du bere burua"); baina hirugarrenean, "gazte" behar du: "Gazte sentitzen naiz".

Data: 2002/07/03 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper