JAGONET galde-erantzunak

lotu

Galdera:

Onargarriak al dira "lotu" aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Segurtasun-uhala lotu du.
2. Lotu zaitez ondo.
3. Kateekin lotu dira, protestatzeko.

Erantzuna:

Bai, zuzenak dira "lotu"ren erabilera horiek; baina hirugarrenean hobe da "katez lotu dira" erabiltzea, eta ez "kateekin".

Data: 2002/07/03 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper