JAGONET galde-erantzunak

Beldur izan: zeren beldur izan

Galdera:

Zuzena al da "zeren beldur zara?" galderari "iluntasunaren, otsoaren eta zure" soil-soilik erantzutea?

Erantzuna:

Nik ez nuke txartzat emango, baina ez zait egokia iruditzen. Zaila da Orotariko Euskal Hiztegian egitura horien bilaketa egitea; baina, horrelakoen testigantzarik izatekotan, testigantza zahar samarrak aurkituko genituzkeela uste dut.

Patxi Altunak gramatikaltzat dauka egitura hori ("beldur" gabeko erantzunarena); baina gaur egun ohikoagoa eta egokiagoa da "iluntasunaren, otsoaren eta zure beldur" erantzutea; nahiz eta galderako "beldur" hitza errepikatu.

Data: 2002/01/08 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper