JAGONET galde-erantzunak

Toponimia txikia: herriko kale, baserri eta abarren izenak

Galdera:

Herriko kale, baserri eta abarren izenak biltzen ari naiz. Badakit ez direla idatzi behar ahoz esaten diren bezala, baina ez dakit zein den idazkera zuzena. Nora jo behar dut horri buruzko informazio bila? Zein liburutan aurki dezaket?

Erantzuna:

Horretarako egokiena Euskaltzaindiak argitaratutako Toponimia txikia arautzeko irizpideak liburukia duzu (ikus Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariaren 2000ko iraileko separata).

Data: 2001/10/25 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper