JAGONET galde-erantzunak

Deklinabidea: taulak edo eskema orokorrak.

Galdera:

Non aurki dezaket deklinabidea? Orokorrean, alegia: taulak edota eskemak.

Erantzuna:

Deklinabideari buruz, jakizu, oraingoz hauxe bakarrik daukagula Interneten: "Euskaltzaindiaren Arauak" saileko 8.a ("Zenbakien deklinabideaz"), 12.a ("BAT eta BATZUK-en deklinabidea") eta 29.a ("Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea"). Beraz, hortik aurrerakoa, eta bereziki zuk eskatzen duzun taula edo eskema orokorra, paperezko argitalpenean begiratu beharko duzu: hain zuzen ere, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 405. orrialdetik aurrerakoetan (1991ko argitalpenean).

Data: 2001/05/28 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper