JAGONET galde-erantzunak

Zer egin: judo, karate, aikido...?

Galdera:

"Zein kirol egiten du zure semeak/alabak?" galdetzean, "pilotan egiten du, arraunean, futbolean..." erantzuten dugu; baina "judo, karate, aikido..." eta gisako kirolen kasuan, zelan erantzun behar dugu?

Erantzuna:

Kirol horien tradizio idatzirik ez dugunez, hizkuntza-sena daukagu gidari bakartzat, eta horren arabera, ez dira oso egokiak "judoan egiten du" edo "karatean egiten du" egiturak. Horiek baino egokiagoak iruditzen zaizkigu "judoan aritzen da" eta "judoa egiten aritzen da". Ez gaude horren ziur "judoa egiten du" egituraren egokitasunaz.

Data: 2001/11/16 - Erantzulea: Patxi Goenaga eta Jesus Mari Makatzaga
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper