JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren 3. pertsonaren markak

Galdera:

Aditz laguntzaile baten aditz-modua indikatiboko iragana izanik, NOR "hura" denean eta NORK "hark" denean, zein dira bakoitzaren pertsona-markak? Adibidez, "ahazten zuen" eta "eman zizkion" adizkien kasuan.

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukia osoki aditzari eskainia da, eta bertan duzu horren erantzuna.

Adibidez, "ahazten zuen"en kasuan (ikus EGLU, II, 184. or.), "z-" da 3. pertsona ergatiboaren marka. Objetuak, berriz, absolutuak, ez du kasu horretan marka agerikorik.

"Eman zizkion"en kasuan (ikus EGLU, II, 204. or.), "z-" da 3. pertsona ergatiboaren marka, eta "-o-" objetuarena, 3. pertsona absolutuarena.

Data: 2001/07/04 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper