JAGONET galde-erantzunak

Ordua: eta erdi (apostrofeaz)

Galdera:

35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost´erdiak edo bost t´ erdiak erabiltzea?

Erantzuna:

Arauan esaten den bezala, eta osorik idatzi behar da:

"Idazkerari dagokionez, t´erdi da Hegoaldean erabat hedatua; Iparraldean, ordea, eta idazteko ohitura dago, eta oraingo erabileran et´erdi ere arrunta da. Horiek horrela, batasuna etaren bidetik egin behar dela uste du Euskaltzaindiak. Ahoskerari dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gorde beza".

Beraz, bost eta erdiak.

Data: 2001/04/23 - Erantzulea: Araua
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper