JAGONET galde-erantzunak

axola izan: ez zait axola / ez dit axola

Galdera:

Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak aditzera ematen duenez, zaio motako aditz laguntzailea hartzen du gehienetan (bost axola zaizkigu auzokoak adibidea dakar).

Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian bi eratara ageri da axola izan: zaio eta dio. Beraz, erabilera biak dira gramatikalak: ez zait axola eta ez dit axola. Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetan bertan bost axola sarrera.

Data: 2001/03/21 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper