JAGONET galde-erantzunak

Arabako Izki mendia

Galdera:

Jakin nahi nuke zein den Arabako mendi horren izena, Izkiz mendia ala Izki mendia.

Erantzuna:

Arabako mendi horren euskal izena Izki da eta, oker ez banago, hango parke naturalak ere izen ofizial horixe du (Euskaltzaindiak hala proposatuta). Bestea, Izkiz forma, ezaguna bada ere, azken urteotako aldaera okerra da. Beraz, Izki mendia da zuzena.

Data: 2001/03/22 - Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper