JAGONET galde-erantzunak

bina maleta / maleta bina

Galdera:

Badakit bina maleta zuzena dela, baina maleta bina ere zuzena al da?

Erantzuna:

Bietara esan daiteke, maleta bi nahiz bi maleta. Hortaz, zure galderako adibide biak ere zuzenak dira: bina maleta eta maleta bina.

Begira zer adibide dakarren Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak (151. or.):

- Kutxak, aldareak eta mahaiak alboetan urrezko eraztun bina zituzten.

Data: 2001/03/28 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper