JAGONET galde-erantzunak

Hainbat litro ur

Galdera:

Kopurua mugagabea denean, nola deklinatu behar da neurri-unitatea? Adibidez: Zenbat balio du hiru litro urak / hiru litro urek / hiru litrok ur?

Erantzuna:

Ergatiboan hiru litro urek behar du; beraz, Zenbat balio du hiru litro urek?

Data: 2001/03/28 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper