JAGONET galde-erantzunak

Igaratza

Galdera:

Aralar mendian bada Igaratza izeneko leku bat eta Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian ere azaltzen da Igaratza izena; baina dendari batek Igaratz okindegia darabil, eta jakin nahi nuke Igaratza izena horrela erabil daitekeen: alegia, bukaerako -a hori berezkoa (organikoa) duen ala mugatzailea.

Erantzuna:

Igaratza izenak -a organikoa du eta, beraz, Igaratza okindegia da forma zuzena.

Data: 2001/03/28 - Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper