JAGONET galde-erantzunak

Aragoi leku-izena

Galdera:

Nola deklinatu behar da Aragoi NON kasuan: Aragoian, Aragoin edo nola?

Erantzuna:

Batasunerako, Aragoi forma hobetsi zuen Euskaltzaindiak; beraz, bokalez (nahiz diptongoz) bukatzen diren izen berezien deklinabide-legez, Aragoin da forma zuzena. Besteak beste, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean aurki daitezke hitz horren forma deklinatuak: Aragoiko, Aragoin, Aragoira, Aragoitik eta abar.

Forma mugatukoak ere badira, baina batasunerako ontzat eman ez den forma zaharraren gainean eratuak: Aragoan.

Data: 2001/03/28 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper