JAGONET galde-erantzunak

echar en falta / mira egin

Galdera:

Hitz berri bat sortzeko proposamena dakarkizuet. Gaztelaniazko echar en falta esateko (ingelesezko to miss, alegia), euskaraz norbaiten falta somatu edo norbait faltan hartu omen dira egokiak. Nik proposatu nahi dizuedan hitza hauxe da: gabetsi edota gabestu. Adibidez, Ander gabetsi egiten dugu, Ander gabesten dugu. Zer deritzozue?

Erantzuna:

Hiztegi Batuan, mira sarreraren azpian, mira egin azpisarrera eman dugu (1. "harritu" / 2. "norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu"). Beraz, gaztelaniazko "echar de menos / echar en falta" adierazteko, mira egin, falta nabaritu (eta horren kide den falta somatu) ditugu euskaraz. Proposatzen den gabetsik, berriz, ez du inolako tradiziorik; galderan diozun bezala, sortu egin beharko genuke. Ba ote dugu hitz berri bat sortu beharrik, lehendik euskal ordain tradiziodunak izanik? Bestalde, osaerari dagokionez, bitxi samarra litzateke gabetsi; izan ere, lehen osagaia postposizioa izango bailuke.

Nolanahi ere, Hiztegi Batuko lantaldeari eta Euskara Batuko batzordeari helaraziko zaie zure proposamena, haiek ere azter dezaten.

Data: 2001/04/04 - Erantzulea: Miren Azkarate
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper