JAGONET galde-erantzunak

inguru + ergatiboa

Galdera:

Badakit "bost mila lagun inguru bildu ziren" zuzena dela; baina, NORK kasuko ergatiboaren marka jarri behar izanez gero, zein hitz deklinatu behar da?

Erantzuna:

Gramatika batzordearen ustez, "bost mila lagun inguru" sintagma osoak hartuko luke ergatiboaren marka; beraz, "bost mila lagun inguruk parte hartu zuten lasterketan", adibidez.

Hala ere, esan behar da Euskaltzaindiak ez duela ezer adierazi, orain arte, egitura horri buruz ; bestalde, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere ergatibodun adibiderik ez da ageri. Bai, ordea, bestelako kasu batzuk. Hona hemen adibide bi:

- Arribildik lau legua ingurutik at.

- Laur mila urte ingururen buruan.

Data: 2001/04/11 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper