JAGONET galde-erantzunak

ezin jasoa / jaso ezina

Galdera:

Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.

Erantzuna:

Zuzena da, bai, hau ezin jasoa da esaldia. Orotariko Euskal Hiztegiko literatura corpusean molde horretako adibide asko dago (baita ezin atzetik dela ere, jakina). Jaso aditzarekin bat bakarra (tripa ezin jasoa, ezer ezin jana, Iturriaga, Bertsoak, 42. or.), baina ugari beste aditz batzuekin: besteak beste, ezin askatua, ezin ahaztuzkoa, ezin agortuzkoa, ezin baztertuzkoa, ezin egona, ezin eramana, ezin esana, ezin jasana, ezin ikusia eta abar. Marratxo eta guzti idatzita ere agertzen dira literatura tradizioan.

Data: 2001/04/19 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper