JAGONET galde-erantzunak

Aldaketak arauetan

Galdera:

Arauak erabakitzean, zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo idazkera batzuk? Adibidez: berrogehi eta hamar / berrogeita hamar, elkartea/erkidegoa, eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, guzti hau / hau guztia...

Erantzuna:

Arau bakoitzean ematen da, besteak beste, literaturako erabileraren berri, eta hor argi eta garbi ageri da kontuak ez zeudela hain finkatuak, ezta azken urteotan ere. Datuak ikusirik, gaurkoak eta lehengoak, batasunerako egokientzat jo dugun bidea markatu dugu.

Beste kasuren batean (ikus elkarte/erkidego), zehazki azaldu da zergatik ez den egokia elkarte izena "comunidad" adierazteko.

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper