JAGONET galde-erantzunak

Euskalkiak nahastea

Galdera:

Euskalki desberdinetako hitzak nahastea zilegi al da batasunean?
Engoitik alferrik da eta ez dut ezer galdetu gura. (oker)
Horrezkero alferrik da eta ez dut ezer itaundu gura. (zuzen)
Honezkero alferrik da eta ez dut ezer galdetu nahi. (zuzen)
Engoitik alferrik da eta ez dut deus galdetu nahi. (zuzen)
Apika, ur handiegitan sartu gara hemen; baina koherentzia testualak eta lexikalak ez ote dute euskalkiekin txukun antzean jokatzera behartzen?

Erantzuna:

Behin baino gehiagotan eztabaidatu da auzi hori; baina Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki, eta euskaltzaleen iritziak bereiz dabiltza. Batzuen iritziz, benetako batasuna hango eta hemengo hitzak eta egiturak nahasi erabiliaz lortzen da. Beste batzuen ustez, ostera, hobe litzateke euskalkiak ez nahastea.

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper