JAGONET galde-erantzunak

lezamar/lezamatar

Galdera:

Zein da forma zuzena Lezamako jendea aipatzeko: lezamar ala lezamatar?

Erantzuna:

Elizate horretako herritarren izena, alegia, gentilizioa, lezamar da eta ez lezamatar, eta horrela ageri da EAEko Biztanle Entitateen Izendegian.

Hizkuntza Akademia honek Udal Izendegia prestatu zuenean, galdera horixe egin zion, hain zuzen, herri horretako seme eta euskaltzain urgazle zen Mikel Zarateri, eta lezamar izan zen erantzuna. Geroztik, oraintsu ere, lezamar euskaldun zaharrei galdetu zaie, eta erantzuna argia izan da: "familian, lezamarra esaten dogu beti". Besterik da belaunaldi berriak eta euskaldun berriak lezamatar formara lerratzea, baina hori ez da inondik inora egokia.

Data: 1998/06/04 - Erantzulea: Onomastika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper