JAGONET galde-erantzunak

Nominalizazioez: hobe gelditu/gelditzea

Galdera:

a) Hobe duzu hor gelditu ala hobe duzu hor gelditzea?
b) Ingelesa ikastea besterik ez duzu. / Aitonari galdetu besterik ez duzu.

Erantzuna:

a) Gramatika batzordeak oraindik ez du aztertu; batasunerako ez da ezer hobetsi. Biek dute tradizioa, Sarasolaren Euskal Hiztegiko adibideek erakusten dutenez: Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino. Hobe duzu ezkondu, moja joan baino. Badirudi hobe izan aditzaren subjektua eta nominalizazioarena bat datozenean erabiltzen dela partizipio burutua, baina ezin da esan hori denik aukera bakarra. Hobe da inpertsonalean, aldiz, -tze forma erabiltzen dugu.

b) Biak daude ondo.

Data: 1998 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper