JAGONET galde-erantzunak

hil eta hilabete

Galdera:

Elkarren sinonimoak al dira biak?

Erantzuna:

Izan litezke sinonimoak; hala ere, bi erabilera bereizten ditugu Euskal Herrian:

1) Hiztun batzuek ez dute hilabete baizik erabiltzen (Iparraldean, adibidez).

2) Beste batzuek desberdindu egiten dituzte: hil (urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza: hilen izenak, neguko hiletan, maiatzeko hila...) eta hilabete (denbora hedaduratzat harturik, 30 eguneko-edo denbora bitartea: hilabetean egon naiz Grezian = hilabete osoan).

Data: 1999/05/05 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper