JAGONET galde-erantzunak

ez ezik, ezezko esaldietan

Galdera:

Zuzena al da ez ezik ezezko esaldietan erabiltzea? Adibidez, Ikusleek ez ezik, jokalariek ere ez dute parapentea ikusi jokalekura erori den arte esaldian.

Erantzuna:

Bai. Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori; baina hona hemen Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia delakoan aurkitu ditudan erabilera horren zuzentasunaren aldeko bi lekuko, biak Koldo Mitxelenarenak:

- Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri.

- Euskaldunek (...) ez dituzte orain arte honen legeak bete; bete ez ezik, bai baitirudi haien berririk ere ez dutela izan.

Hortaz, zuzentzat daukat erabilera hori.

Data: 2014/09/29 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper