JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta –tzeko (agindu dizut isilik egon zaitezen / isilik egoteko)

1. ’Atariko proba’ batean hau agertu zen:

Behin eta berriz agindu dizut…

- a. …

- b. Isilik egon zaitezen

- c. Isilik egoteko.

Horien artean, c) aukera ematen zen ontzat. Baztertzekoa al da b) aukera?

2. Bestalde, askotan entzun dut, zenbait euskalkitako tradizioan, subjuntiboko esaldietan -(e)n forma dela nagusi, eta -(e)la apenas agertzen dela. Egia al da hori?

1. Ez, b) aukera ez da baztertzekoa. Beste kontu bat da maizago erabiltzea perpaus jokatugabea (-t(z)ea, -tz(e)ko) subjuntiboko laguntzailea baino.

2. Bigarren galdera dela eta, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 134. or. liburukian, hau esaten da laburpen gisa: "Jarrera adierazten duten perpausetan eta nahia edo guraria adierazten dutenetan -(e)n da ohikoena, azken horietako batzuetan -(e)la ere agertzen den arren, mendebaldean batez ere.

Eskaera eta agindua adierazten dutenetan, berriz, kontuak bana dabiltza: Hegoaldean -(e)la da ohikoena eta Iparraldean -(e)n, azken horretan aginduetan-eta inoiz -(e)la ere agertzen den arren.

Aditz nagusitik bereziz bezala perpaus lokabeen antza hartzen dutenetan, berriz, -(e)la da ohiko menderagailua".

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Helburua adieraztea: Subjuntiboa eta -tzeko (ikus nezan / ikusteko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (izorra gaitezen / izorratzeko egin dute)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > osagarriak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper