JAGONET galde-erantzunak

Konpletiboak: -(e)la/-(e)na + subjuntiboa

Galdera:

Subjuntiboko adizkiek batzuetan -n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -la. Noiz erabili -n eta noiz -la? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?

Erantzuna:

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aztertu da auzi hau ere (69.-76. or.). Laburbilduz:

Hegoaldean erabiltzen da menderagailu hau uste izan, iritzi, iruditu eta horrelako predikatuen osagarrietan, ezezka edo galdera erretoriko moduan emanak direnean.

- esan, entzun, ikusi, jakin eta horrelakoekin -eLA nahiz -eNIK gisakoak erabiltzen dira. Aldea ezetzaren esparruan eta presuposizioei uzten zaien lekuan egon daiteke:

ez du esan egin duela

ez du esan egin duenik

ahaztu, duda egin, egia izan eta horrelakoek -eLA gisako osagarria izaten dute: ezin duda egin daiteke horrela dela

Data: 2000 - Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper