JAGONET galde-erantzunak

eta

Galdera:

Etarekin elkartutako izen sintagmetan noiz ken diezaiokegu lehenengo parteari deklinabide-atzizkia? Noiz ez? Zergatik?

Erantzuna:

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), IV liburukian azaldua dago hori. Labur esanda, oro har, pluraleko sintagmetan dugu aukera guraso eta lagunekin nahiz gurasoekin eta lagunekin esateko. Singularrean, kasu-sintagmak elkartzen dira oro har: etxean eta kalean. Baina ezkerrean izenlaguna, edo eskuinean izenondoa egoteak, erraztu egiten du singularrean ere izenak juntatzea: bere emazte eta alabarekin, etab. Ikus 111. araua.

Data: 2000 - Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Gramatika batzordearen argitalpena
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper