JAGONET galde-erantzunak

Nafarroako herrien izenak

Galdera:

1990ean Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren artean landutako Nafarroako herri izendegian "N.t.e.e.c." oharrarekin utzi diren kasuetan bi interpretazio sortu dira euskalgintzako langileen artean: gaztelaniazko forma aukeratu (Viana, esaterako) edo Euskaltzaindiak 1979an ateratako Euskal Herriko Udalen izendegiak zekarrena hartu (Biana eta abar).

Erantzuna:

1990ean egindako Nafarroako Herri Izendegia zaharkituta zegoenez, Euskaltzaindiak berriro aztertu ditu bertako izen guztiak, eta behar dituenaren irispidean jarri erabakiak. Bertan, besteak beste, Viana hobetsi du.

Data: 1996 - Erantzulea: Onomastika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper