JAGONET galde-erantzunak

Bahá-í

Galdera:

Zein da aukerarik onena ondorengo hauen bien artean?
1. Bahá'íak, Bahá'íei, Bahá'íekin, Bahá'íentzat
2. Bahá'ítarrak, Bahá'ítarrei, Bahá'ítarrekin, Bahá'ítarrentzat

Erantzuna:

Gramatika batzordearen ustez, eta hitzaren bukaerako atzizkia genitiboari dagokiona denez, lehen aukera litzateke hobestekoa; hau da, -tar atzizkirik ez daramana.

Horrez gainera, hitzaren eta kasu-markaren artean marra idaztea gomendatzen dugu; baldin eta atzizkia mantendu nahi bada. Era honetara deklinatzea gomendatzen dugu, beraz:

Bahá'í-ak, Bahá'í-ei, Bahá'í-ekin, Bahá'í-entzat eta abar.

Data: 1999/11/15 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper