JAGONET galde-erantzunak

Data nola adierazi: -garren

Galdera:

Euskaltzaindiaren 37. arauan, data nola adieraz daitekeen azaldu ondoren, arauaren bukaerako data ematerakoan, bertan adierazitako egiturak erabili beharrean, -garren atzizkiaren ordezko den puntuaren bidez ematen du data Euskaltzaindiak. Nola behar du?

Erantzuna:

Ezin da -garrenen erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura denez gero. Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz eta han bestelako eredua eman:

Durangon, 1995eko martxoaren 7an

edo

Durango, 1995eko martxoaren 7a

Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:

"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."

Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar.

Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.

Data: 2002/06/15 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper