JAGONET galde-erantzunak

-z/-(r)ekin

Galdera:

Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -z instrumentalaren artean? Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea? Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen. Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du

Erantzuna:

Euskalkien arabera, instrumentalaren lekua asko aldatzen da (ikus Euskal Gramatika Laburra, 481.-486. or.).

Erabileraz, berriz, Euskal Gramatika Laburrak dio "soziatiboa ere erabiltzen ahal da lasai aski". Hala ere Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz. Literatura-tradizioa aztertu eta emango da erantzuna.

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper