JAGONET galde-erantzunak

-ko eta -ren izenlagunak

Galdera:

Zer-nola esan behar da:
ikastolako/ikastolaren zuzendari,
alderdiko/alderdiaren bozeramaile,
agiriak faltsutzeko delitua/agiriak faltsutzearen delitua,
nobela euskaratzeko lana/nobela euskaratzearen lana…?

Erantzuna:

Askotan, bi izenlagun-motak dira zilegi. Oso zaila da arau zehatza ematea. Adibidez, badirudi nobela euskaratzeko lana zuzenagoa dela; baina nobela euskaratzearen ondorioa erabat onargarria da. Ikastolako zuzendaria ere guztiz onargarria da. Dena den, azterketa patxadazkoagoa eskatzen du auzi honek, literaturako erabilerak aztertuaz.

Data: 1996 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper