JAGONET galde-erantzunak

Aditzoinen forma

Galdera:

a) Aditzoina jartzerakoan zailtasunak daude arauen arabera. Memoria erabili behar da?
b) Nola idatzi behar dira -t letraz amaitzen diren aditzoinak: ert, ohart…?

Erantzuna:

Ez da memoria kontu hutsa. Bada aditzoin-moten sailkapena 28. arauan, hartu diren erabakiak zergatik hartu diren ulertzeko lagungarri izan beharko lukeena.

-t letraz amaitzen diren aditzoinak horrelaxe idatzi behar dira: laket, ohart, ezagut, hant, ert.

Data: 2000 - Erantzulea: Araua
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper