JAGONET galde-erantzunak

Zenbakidun sintagmen komunztadura

Galdera:

Zenbakien komunztadura nola, singularrez ala pluralez: 10 urte du ala ditu?

Erantzuna:

Hauxe da Gramatika batzordeak esana: "Nola egiten dute komunztadura aditzekin zenbatzaileren bat determinatzailetzat hartzen duten izen sintagmek? Ekialdean eta mendebaldean joera desberdinak daudela esan dezakegu. Oro har, beldurrik gabe esan daiteke mendebaldean singularrean nahiz pluralean egiten dela komunztadura, zenbatzailearen arabera: bat baldin bada singularrean eta, bestela, pluralean. Ekialdean ere horrela egiten dute hiztun eta idazle gehienek" (Euskal gramatika Laburra: Perpaus bakuna, 101. orrialdea). Kontuan izanda, gainera, galdera Bizkaiko euskaltegi batetik datorrela, 10 urte ditu irakatsi beharko litzaieke ikasleei.

Data: 1998 - Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper