JAGONET galde-erantzunak

bukatu

Galdera:

Badago esaterik:
Hitz egiten bukatu du
Hitz egitea bukatu du
Idazten bukatu dugu
Idaztea bukatu dugu?

Erantzuna:

Orotariko Euskal Hiztegian honako adibideok aurkitu ditugu:

Amak bukatu zuenean garbitzez, hartu zuen palangana...

Esatez bukatu baino lehen

Jaten bukatu arte

Belen mintzatzen bukatu zenean...

Arrautza jatez bukaturik

Horiek dira tradizioa dutenak. Ez da araurik eman, batasunerako egitura jakin bat gomendatuaz.

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper