JAGONET galde-erantzunak

Iragarkietako egiturak

Galdera:

Jaietako karteletan egitura hauek erabiltzen ditugu:
JAIAK ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN

JAIAK
ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN

JAIAK, ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
Ontzat ematen al dituzue?

Erantzuna:

Bai, Gramatika batzordeak ontzat ematen ditu era horretako egiturak. Hain zuzen ere, izenburuetan eta perpausean txertatu gabeko egituretan dira ontzat ematekoak; baina ez perpaus barruan. Adibidez:

OMENALDIA BASARRIRI (Zuzena)

OMENALDIA BASARRIRI IKUSGARRIA IZAN ZEN (Okerra)

Beste auzi bat litzateke egitura hori baino arruntagoak erabil daitezkeen, gaztelaniazko ereduei hertsiegi jarraitu beharrean. Adibidez:

ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK

Data: 2000/01/25 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper