JAGONET galde-erantzunak

Zenbatzailedun sintagmekin aditzak egin behar duen numero komunztaduraz

Galdera:

Nik neuk singularreko komunztadura hobesten dut eta gehiagotan erabiltzen. Adibidez: Cavaillé-Coll organo ugari egin zen.
Zuzen ari al naiz?

Erantzuna:

Kontua da bi aukerak zilegi direla, bai singularrekoa bai pluralekoa:

Cavaillé-Coll organo ugari egin ziren

Cavaillé-Coll organo ugari egin zen

Zenbakiak direnean, ordea, askoz ere arruntagoa da pluraleko komunztadura, singularrekoa ere ontzat eman behar den arren:

Bi enpresa sortu ziren

Bi enpresa sortu zen (gutxiagotan)

Ikus Gramatika batzordearen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukia (1985), 205.-208. or. Bertan aipatzen da zenbatzaileekiko komunztaduraren auzia. Ikus, gainera: Karmele Rotaetxe, "Numeral eta aditzen arteko konkordantziaz", Fontes Linguae Vasconum, 32, 1979 (259.-267. or.).

Data: 2000/07/19 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper