JAGONET galde-erantzunak

egindako lana

Galdera:

Nire ustez, egindako lana bezalako egiturak ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira. Zuzen al nago?

Erantzuna:

Gramatika batzordea ez da zure iritzi berekoa; izan ere, aditz inguruak agintzen baitu: ingurua nolakoa, interpretazioa halakoa.

Adibidez: Gauez egindako lanak ez dira onak izaten bezalako perpaus batean ez dirudi ekintza burutua dugunik, adizki jokatu gabe horren formak besterik iradokitzen badu ere. Hain zuzen, perpaus horren parafrasia honako hau izango litzateke: Gauez egiten diren lanak ez dira onak izaten.

Data: 1996/12/03 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper