Euskaltzaindiaren webguneko pribatutasun-politika onartu duzu eta, horrenbestez, berariaz baimena ematen duzu zure datuak EUSKALTZAINDIAk erabil ditzan (helbidea: Plaza Barria 15 - 48005 Bilbo; IFZ: G48091961).
Baimen horren xedeak zuk erabiltzen dituzun zerbitzuen araberakoak izanen dira:
Hartara, zure datuak aipatutako xedeetan erabiltzeko baimenik ematen ez badiguzu, ezin izanen dugu zure eskaera hartu.
Zuk bete duzun inprimakian jarri dituzun datu pertsonal hauek tratatuko ditugu: identifikazio-datuak, herrialdea, lanbidea edo okupazioa, eta harremanetarako inprimakian zuk zeuk sartutako informazio pertsonala.
Kontsultarako eta gomendio-buletinaren harpidetzarako inprimakietan * ikurraz markatutako eremuak nahitaezkoak dira, hau da, bete egin behar dituzu nahi baduzu zure eskaera guk kudeatzea.
Zuk eman dizkiguzun datuen egiazkotasunaren erantzule zara eta, beraz, Euskaltzaindiak beretzat gordetzen du eskainitako zerbitzuetatik edozein erabiltzaile salbuesteko eskubidea, datu faltsuak edo gezurrezkoak eman dituelako, zuzenbidez egokiak diren gainerako ekintzak galarazi gabe.
Gogora ekarri nahi dizugu, halaber, zure datuetan aldaketarik gertatuko balitz, info@euskaltzaindia.eus helbide elektronikora idatzi behar zenukeela zuri buruzko datuak eguneratuta egon daitezen.
Datuak eskuratzeko, datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, datuen erabileraren aurka egiteko eta datuak transferitzeko eskubideak baliatu ahal izanen dituzu, zure eskaera helbide elektroniko honetara bidalita: info@euskaltzaindia.eus
Zure baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, zure datu pertsonalak erabiltzeari utz diezaiogun, eta, zure eskubideak urratuak direla uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.
Jasotzen ditugun kontsulten datu-baseko datuak anonimo bihurtuko dira, gehienez ere sei hilabete igarotakoan; hau da, kontsulta eta erantzuna bakarrik gordeko dira, baina ez dira inolako datu pertsonalekin lotuta egongo.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.