Zuzena al da asko maite zaitut esatea? Ala oso maite zaitut esan behar da?
Zuzena eta egokia da lehen esaldiko erabilera hori. Euskaltzaindiaren Hiztegian, horixe da, besteak beste, [EH:asko] sarreran datozen adibideetako bat: Asko maite zaitut.
Oso maite zaitut ere egokia da, jakina [EH:maite izan].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.