Ez daukagu sartzerik: ez dugu sartzerik. Sinetsia dut: sinetsita daukat.
Oso garbi dut: oso garbi daukat.
Zerbait egin beharra nuen/neukan.
Zer alde dago batetik bestera? Bikote horietako forma biak zuzenak al dira?
Bai, besterik erabakitzen ez den bitartean, bi formak ematen dira zuzentzat.
Ikus hauek ere: "Esapideak: gose (gose izan, goseak egon / gosea eduki)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: izan, ukan, eduki (ideiarik ere ez dut)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: arrazoi izan/eduki (arrazoia/arrazoi duzu; ez duzu arrazoia/arrazoirik)" (JAGONET)
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.