Faltan bota eta atentzioa deitu onartzekoak al dira?
Faltan bota ez da egokia euskara batuan erabiltzeko. Mira egin aditz-esapidearen adiera definitzean, ‘norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu’ esaten da Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:mira]. Besteak beste, beraz, mira egin eta falta nabaritu, biak erabil daitezke.
Atentzioa deitu ez erabiltzeko gomendatzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak; haren ordez, atentzioa eman erabiltzeko esaten du [EH:atentzio].
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.