Zuzena al da hobeago, hobetoago, hobekiago... formak erabiltzea? Euskara batuan ere erabil daitezke?
Zuzenak dira eta erabiltzekoak. Forma horiek oso erabiliak dira eta izan dira euskaldunen artean, euskalkien arabera. Eta idazleetan, gure klasikoetan, ehunka edo milaka adibide aurki daitezke. Aski da horretarako Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia [OEH] ikustea.
Erabilera horren isla da Euskaltzaindiaren Hiztegian sarrera izatea hitz hauek [EH]: hobeago, hobeagotu, hobeki, hobekien, hobekienik, hobekiago, hobekitu, hoberen, hobeto, hobetoago, hobetu, hobetze…
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.