Gaztelaniaz edo frantsesez co- aurrizkia daramaten hitzak (cooficial, co-officiel; corresponsabilidad, coresponsabilité...) euskaraz nola sortu beharko genituzke?
Euskaltzaindiak ez du modu sistematikoan aztertu erdarazko co- aurrizkia nola eman behar den euskaraz, eta ez dago erregela jakinik eta beti balio duenik. Erabilerak onartu ditu zenbait hitz, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak horiek jaso ditu. Batzuk kide bidez eratuak dira: bizikidetasun/bizikidetza, agerkidetza, lankidetza, jabekidetasun…, baina badira koofizial, koentzima, kopilotu, koprodukzio… modukoak ere.
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > maileguak
Unitate-mota: afixuak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.