Zein da norbaiten edo zerbaiten izena galdetzeko esaldi zuzena?
Hauek dira izena galdetzeko era zuzen-egokiak: Zer izen du? Nola du izena? Nola deitzen da? Nola deritza? Nola deritzo? Zelan du izena?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, adibide adierazgarriak ageri dira sarrera hauetan: [EH:izena izan] eta [EH:deitu].
Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi (deritzo, deritza, *deritzaio)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.