Zuzena al da ikasleak bere gurasoekin etorri ziren esatea beren gurasoekin esan ordez?
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:bere] ikus daitekeenez, bi formak dira zuzenak (pluralean bere zein beren dira erabilgarri).
Beraz, pluraleko hirugarren pertsonan, bere, beren edo euren erabil daitezke. Hala ere, singularrerako bere eta pluralerako beren (edo euren) bereiztea gomendatzen da estilo-liburu batzuetan.
Ikus hau ere: "Lexikoa: buru (neure burua, zeure burua, bere burua, beren burua/euren burua)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.