Zein da forma zuzena, solomo-bokata ala solomozko bokata?
[EH:ogitarteko] sarrerako adibideek erakusten dute jarraibidea: Urdaiazpiko ogitartekoa. Ogitarteko bat, urdaiazpikoarena. [EH:bokata2] ere jasota dago hiztegian, Lgart. markarekin bada ere, eta hori ere egokia izan liteke.
Horren arabera, egoeraren arabera, egokiak izan litezke bai solomo-ogitartekoa edo ogitarteko bat, solomoarena; bai solomo-bokata edo bokata bat, solomoarena.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.