JAGONET galde-erantzunak

Toponimia: udalerria/hiria (Bakio udalerria, Bakioko udalerria; Bilbo hiria, Bilboko hiria)

Zuzena al da Bakio udalerria, Bilbo hiria eta abar esatea, ala Bakioko udalerria, Bilboko hiria osorik esan behar da beti?

Aukera biak erabili izan dira euskaraz, eta biak zuzenak dira. Eta tradizioan nabarmen ugariagoa da Xko hiria moldea X hiria baino.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak

Unitate-mota: hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper