Zuzena al da liburu horren gainean hitz egiten ari dira esatea, baina liburu horri buruz hitz egiten ari dira adierazteko?
Zuzena da erabilera hori ere. Euskaltzaindiaren Hiztegian azpisarrera da [EH:-en gainean], eta baliokidea du -i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. Badira liburuak ugari gauza hauen gainean.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > postposizioak
Unitate-mota: joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.